www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

46
BABAK ETA ARRAUTZAK

 

        Amezketako mutil batek, nai aña arrautza prejitu jateko kutixia izan zuan bein. Bai jan ere. Ostatura joan eta zortzi sartu zituan tripatzar artan. Ordaindu ordea bat ere ez: ordainduko zituala ta ordainduko zituala... baña ordaindu gabe Ameriketara joan zan.

        Ameriketan amar urte igaro, ta aberastuta etorri zan. Bere zorrak kilisk-kilisk egiten zion biotzean, eta ordaindu bear zuala-ta, joan zan ostatu etxera.

        —Ara bada —esan zion ostalariak— zortzi arrautz aietatik zortzi txita txiki atera zitezkean; zortzi txita aiek zortzi ollo izango ziran laister; zortzi ollo oiek urtean zortzireun arrautz ipiñiko zizkidaten; zortzireun arrautz... amar urte... bi milla ollo... amasei milla txita... amabost milla peseta ortxe nunbait ibilliko dira.

        Mutilla izutu zan. Baietz eta ezetz luzaroan aditu ta gero, bakoitzak bere aldetik gizon bat jarri, bien artean irugarren bat izendatu, ta aiek esaten zutena egitea erabaki zuten.

        Ostalariak lege-gizon ospetsu bat jarri zuan; mutillak berriz Pernando. Alkarrekin itzegiteko egun eta ordua ipiñi zituzten: lege-gizona joan zan, baña gure Pernando ez zan agiri.

        Alako batean, an dator laisterka, izardipatsetan. Epaikariak, juezak, ala ikustean, esan zion:

        —Baña gizona, zuk lengo lepotik orain ere burua. Erlojua gelditu egin al zaitzu?

        —Ez jauna, ez. Nere Mari-Joxepak atzo egositako babak zeuzkan lapikoan, eta aietxek baratzan aldatzen aritu naiz.

        —A gizarajo, gizarajo, gizarajoa!... Egositako babak azitarako ez dituk gauza, gizona.

        —Ez e? Ezta orain amar urte jandako arrautzak ere, txitak ateratzeko.

 

aurrekoa hurrengoa