www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

5
ERRETORAREN AMORRAIAK

 

        Erriko Erretoreak askotan eramaten zuen Pernando berekin bazkaltzera, orrela parra naikoa egitearren.

        Bein batean joan zan bazkaltzera, ta entzun zuen Bikarioa ta neskamea sukaldean izketan ari zirala, ta bi amorrai aundienak gaberako gordetzea erabaki zutela.

        Pernandok ez entzun egin zuen, eta ezer igarri ez balu bezela bazkari-tokira bildu zan.

        Bazkaritan asi dira, amorraiak ekarri dituzte, ta Pernandok artzen du bat, eltzen dio isetsetik, buruz-bera jartzen du, belarriondora badarama, ta an dabilki batian gora, bestian bera, aro berian, begiakin, aboakin eta sudarrarekin imintzio mota guziak egiten dituela.

        Bikarioak, arriturik, galdetzen dio:

        —Baña, Pernando: zer esan nai dute orain darabilzkizun sorgin-antzeko katramil oiek?

        Ez zion Pernandok lenbizikoan erantzun, baña Erretoreak jarraitu zion bere galdeketari, ta ona, azkenik, Pernandok zer erantzun zuen:

        —Ara jauna: Ameriketan aide batzuek baditut, eta denbora asko da beren berririk ez detala. Nola arrai abek uretan ibiltzen diranak diran, galdetzen nion ia aien berririk ote zekiten.

        —Ta, zer esan dizu?

        —Esan dit, alegia, abek gaztetxoak, txikitxoak dirala oraindik eta urruti aietara iritsi gabeak dirala. Baña, sukaldeko armarioan aundiagoak, zarragoak egon bear dutela, eta aieri galdetzeko. aiek zer edo zer jakin lezatekela.

        Erretoreak, algaraz lertzeko zorian dio:

        —Arraiea! Usai ori ere artu dezu? Zelebrea zera.

        Eta neskameari aundiena ekartzeko oju egiten dio.

        Neskame maltzurrak ordea, aundiena sukaldean utzi ta bigarrena ekartzen du.

        Baña, Pernandok igarri zuen neskamearen jokua, ta len bezela, amorraiari isetsetik eldu ta lengo matrakeriak berak egiten asi zan.

        Bikariak dio orduan.

        —Orra non dezun amorrai zarra ta aundi askoa; zer esaten dizu orrek?

        —Bai, onek zerbaiten susmurra badu; bañan guzia ondo ez dakiela, dio. Guzia ondo dakiena, oraindik armarioan omen dago, ta arri galdetzeko.

        Bikarioak deitzen dio orduan neskameari esanaz:

        —Emakumea: neronek jango es badet ere, ekarri zaiozu Pernandori amorrai aundiena Ameriketako berriak sustraitik jakin ditzan.

        Ala dio neskameak:

        —Bikario jauna: ez dakit Ameriketako berriak sustraitik jakingo dituen, baña gure amorrai ederrak sustraitik jango dituela, bai.

        Ekarri dute azkenean, amorrai aundi ura, ta sorgin-galdeerak egin ondoren, gure Pernando bapo jaten asi da.

        Eta Erretoreak galdetzen dio:

        —Azkeneko orrek, zer esandizu ba?

        —A! Oso ondo dirala; urte bete barru onuntz etortzeko asmoa dutela; aiek etortzean, Amezketako Erretorea ondo izango dala; ni orain bapo nagola ta amorraiak on egin dezaidatela.

 

aurrekoa hurrengoa