32 PLAST!
Gure Pernando bazijoan bada bein pestara, ta, bidean, ibai-ertzean, gizon bat ikusi zuan.
—Zertan zaude or, gizona? —galdetu zion Pernandok.
—Ara bada: ibaiaren beste aldera joan nai nuke, ta ez nuke busti nai ta...
—Ez estutu, gizona; neronek bizkarrean eramango zaitut. Igo...
Jarri zitzaion gizon ori bizkar-gañean, eta ibaiaren erdi-aldera irixtean ala dio goikoak:
Pernando, Amezketako bertsolarie:
etzijook ire gañeen gaizki
Errezilgo zapatarie.
Ta Pernandok, azpitik gora begiratuaz, erantzun zion:
Erekin badakarrek naiko janarie,
laister izango dek naiko edarie.
Ta plast!, errekara bota zuan.
|