www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

4
ATOZ BAZKALTZERA...

 

        Erri koxkor batean zan. Eguerdiko orduak aurrera zijoazen. Pernandoren bazkaltzeko gogoak aurrerago oraindik, bañan iñondik ere sabela betetzeko biderik ez zuen ikusten.

        Ontan, apaiz jaun bat agertu zan. Pernando alderatu zitzaion eta agur itzaltsu bat egiñaz esan zion:

        —Jauna: galdera bat, barkatu biar dit.

        —Nai dezun guzia.

        —Orra ba, nik jakin nai nukena da... alegia... zera... Erri ontan bazkaitara norbait eraman nai danean, nola esaten zaio?

        —Ori, era askotara.

        —Bai baña bat, esan bezait bat.

        —Nola esango dizut bat... «Nerekin bazkaitara etorri nai bazenu, poz aundi bat emango zenidake».

        —Poz hori emango diot ba.

        —E! Zer!

        —Beorrekin bazkaitara joango naiz.

        —Baña...

        —Aspaldian, norbaitek orrelako zerbait esango ote zidan, zai negon.

        Eta nau bazuen, eta nai ez bazuen, apaiz jaunak bazkaitara eraman bear izan zuen.

 

aurrekoa hurrengoa