www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pernando Amezketarra
Gregorio Mujika
1925

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iņaki Deuna, 1925

 

aurrekoa hurrengoa

45
TXERRI-TRATOAN

 

        Bein batean, Pernando juan zan Tolosara txerriak saltzera. Txerri-eme bat zeraman bost txerrikumakin, eta bostak aardiak (emeak) ziran. Txerri-tratalari bat gerturatu zitzaion.

        —Zenbat ortots dituzute, Pernando?

        —Aita dute ortotsa.

        —Gizona, danak aardiak al dira bada?

        —Baita ama ere.

 

aurrekoa hurrengoa