49 EMAN BEARKO
Amezketako erretore-etxean apaiz batzuek jatura omen zuten, eta, bazkari-usaira, eguardi-ingururako Pernando ere an omen zebillen. Apaiz aiek Pernando bidaldu nai omen zuten andik patxarago bazkaltzeko, baña eziñ iñola ere.
Azkenik, bati auxe bururatu omen zitzaion: opoak atariko atean jarri ta kanpo-aldera nork oposalto aundiagoa egin. Pernandoren aldia zetorrenean, onek ere bere saltoa egingo zuan, besteak bezela, kale-aldera, ta orduan atea itxi ta kanpoan utziko zuten.
Bai zera! Apaiz batek bere saltoa egin zuan. Gero besteak. Besteak gero. Ta Pernandoren aldia iritxi zanean, opoak jarri zituan atariko atean... baña bera barrura begira zala.
—Nik, egingo detan pixka barren-aldera egingo det —esanaz, salto egin zuan, eta kanpora joan bearrean barrenerago sartu zan.
Bazkaria eman egin bear izan zioten.
|