www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal literaturaz
Piarres Lafitte
1934-1967 ,1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal literaturaz, Piarres Lafitte (Patri Urkizuren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

TORIBIO ECHEBARRIA. IBILTARIXANAK

(Arratetikuen izketango alegiñak)

Itxaropena Argitaldaria. Zarautz, 1967

 

        Toribio Echebarriak egina da bortz ehun plama haundi dauzkan eskuarazko liburu berria. Sortzez Eibartarra, egileak laurogei urthe baditu beteak, eta «ibiltari» izena hartu du, zeren 1936etik hunat munduz mundu ibili baita, Caracasen azkenean gelditu arte.

        Toribio Echebarria ez da gero nor-nahi. Eskoletan guti ibilirikan ere, hainitz irakurtzearen bortxaz, laster bildu zuen jakitate: kargu ederrak eman ziozkaten bai koperatifetan, bai herriko etxean, eta gostu hartu zuen izkiriatzen erdaraz eta eskuaraz. Erdaraz filosofia eta zozialismoa aipatzen zituen. Sort-herriko eskuararen hiztegia eta aditza ere bi liburu handitan ezagutarazi ditu, ez du hain aspaldi.

        Oraiko obra hau harrigarrienetarik dela erranez ez gira espantu hutsetan ari. Jendeak hunkitzen dituzten gai guzietara hedatzen da, ala bizi, ala sendimendu, ala jakitate, ala sineste, ala zuzen, ala lur, ala heriotze.

        Ez ditake erran nehoren filosofiari arras emana dela, haren zozialismoa ere nehunerekoa da: alta haren erlisionea, nahiz Bibleaz hazia, ez dakigu nungo elizetakoa ditaken: bainan ezin uka baduela kar, eta dena bihotz dela.

        Eskuaraz ez dugu behin ere irakurri luma batetarik jalgirikako hoinbertze bertsu bizi eta gogoetagarri. Ez izanik ere Heine filosofiarekin hanbat adox, daukat erakusten duela bederen eskuarak jasan dezakela elhe perttoli batzuez bertzerik. Hori ere zerbait bada.

        Juan San Martinek egin dion aintzin-solasak ere merexi du irakurtzea, argitzen baigaitu Toribio Echebarriaz eta haren ideiez.

 

aurrekoa hurrengoa