www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal literaturaz
Piarres Lafitte
1934-1967 ,1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal literaturaz, Piarres Lafitte (Patri Urkizuren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

«LORAMENDI ETA HAREN GARAIA»

 

        Aita Julian Yurretarra, kaputxin eskualdun argituetan bikainenetarik da, eta agertarazi du lar bat ohargarria, Loramendi zenaren neurtitzak eta bertze lanak ere errotik ikertzen dituela. Obra horrek merezi izan du Eskualzaindiak emanikako sari eder bat.

        Lehen zathi batean Aita Julianek erakusten du, Loramendi bizi izan den urthetan (1907-1933), izan dela Eskual-herrian literaturasasoin bat harrigarria: bederatzi plametan behako bat emaiten dio mende laurden horri, eta bada nun zer gorets hoinbertze agerkari eta libururen aintzinean, nahiz ez dituen denak izendatzen, hurbiltzekorik ere.

        Bigarren zathiak Loramendi kaputxin-gaia ezagut-arazten dauku: gazte-gaztea itzali zer 26 urthetan, 23 egunen buruan meza emaitekoa zelarik. «Loramendi» izen-ordea zuen Joaquin Bedoñakoak, eta bere bizi laburrean, ez zituen jalgi 25 olerki baizik. Aita Julianek gain-gainetikakoak dauzka eta hurbildik miatzen dauzku.

        Miresten du olerkari liriko jainkotiarra, mistikak hartua, bainan ez halere bere berezitasuna galtzerainokoan.

        Loramendiren ithurburuez jakiten dugu zerbait: ba omen ziozkaten zorrak Gabriel y Galan, Verdaguer, Mistral, Jauregi, Lizardi olerkarieri.

        Loramendik zerabilan eskuaraz liburuak emaiten dauzku zonbait oharpen: guri iduri zaiku olerkariaren mintzairea ez zela oraino arras zohitua; bakotxak bere gostu.

        Hirugarren zathiak iragaiten ditu banazka neurthizlariaren lantxoak, erakutsi nahiz nolako idurimen aberatsa, adimendu argia eta bihotz bigun edo mardo goipera zituzken... Eta udaberriko loreñoa itzali!

        Segur liburu goxoa da, kartsua, argia, eta erakusten du rola egin ditaken eskuara garbiz obra oso baten kritika, erdaraz bezain barra eta xeheki.

        Gure goresmenik bizienak Aita Julian Yurrekoari.

 

aurrekoa hurrengoa