www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal literaturaz
Piarres Lafitte
1934-1967 ,1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal literaturaz, Piarres Lafitte (Patri Urkizuren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

BORYEL BERTSULARIA

(1792-1879)

 

        «Auspoa» liburutegiak zenbaki bikun bat atheratu du, 212 plama dauzkana, eta atsegin handirekin irakurri dugu J.M. Satrustegui jaun apezaz moldatu liburu baliosa.

        Arnegin egon ginen denboran, zonbat aldiz ez dugu «Boryel» bertsolariaren izena aipatzen aditu? Bainan ez ginituen haren berriak ongi ikasi. Oraiko obra huntan gehienak argi et garbi ezarriak dira, behar diren froga eta berme guziekin.

        «Boryel» sort-etxetik zaukan izena, eta izen hori jadanik 1428an usatua zen Luzaiden etxe horrendako.

        Manez Etchemendi hor sortu zen. Ama etxeko alaba zen, Maria Josefa Larralde. Aita Pedro Echamendi, Reklusako semea: hunen aita Mendibekoa. Manez mundurat ethorri zen 1792ko urtharrilaren 7an.

        Herriko eskolan zerbait ikasi zuen. Bainan eskola baino jeinu edo zentzu gehiago bazaukan: hargintzan eta zurgintzan partikularra omen zen.

        Ezkondu zen Arnegi-Baxoko Juana Harriet batekin, eta ukan zituzten segurik bi alaba eta bi seme. Migel Ondarla Axinean bizi izan da ezkonduta, Francisco Azkarate Ferranyoinean, Ana Josefa etxen ezkondu zen behin Eiheralareko Arrosagaray batekin, gero Gortari batekin. Bainan lehenbiziko ezkontzako deitura gelditu zaiote Boryaleko jenderi. Hortik heldu da askok Arrosagaray deitu baitute bertsulari famatua, Echamendi zelarik haren egiazko deitura.

        Bertsularia 1879ko maiatzaren 30ean hil zen, 86 urthetan, Don Nicolàs Polit Luzaideko bikario zelarik.

        Satrustegi jaun apezak 21 kantu emaiten ditu liburuan, «Boryel» famatuarenak. Heietarik biga haatik (Ene izpiritua eta Sortuz geroz) ez gira batere segur Luzaidekoak direla. Aldiz uste dugu Baxenabarren bazirela kaieretan Boryelen bertze kantu batzu, liburuak ekhartzen ez dituenak.

        Nork edo nork balitu, othoi igor dietzagula «Herria», 8, rue Jacques-Lafitte, Bayonne, edo berdin xuxen: Don J.M. Satrustegui, pàrroco, URDIAIN, Burunda, Navarra (Espagne).

        Atseginekin irakurri dugu kantu bilduma hori, bere argitasun guziekin.

        Mila goresmen Satrustegui jaun apezari.

 

aurrekoa hurrengoa