www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal literaturaz
Piarres Lafitte
1934-1967 ,1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal literaturaz, Piarres Lafitte (Patri Urkizuren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

«URRUNDIK»

 

        Orok baginakien Montzon politika gizon bikaina zela, Bilbaon minixtro izana.

        Baginakien mintzatzale ederra zela, bai espainolez, bai eskuaraz, eta behin ere entzun izan dugu frantsesez, Pariseko erdara zerratu hartan.

        Baginakien mediku jakintsuna zela.

        Orai badakigu berriagoko zerbait: Montzon olerkari edo koblari gaitza dela.

        Eskuarazko kobla andana ager-arazten du eta deitzen du «Urrundik», erakusteko, herritik urrun moldatu dituela.

        Bi zathitan egina du.

        Liburu batean goresten du bakhe denborako Eskual-herria, bere dohain, atsegin eta josteta bereziekin.

        Bigarren liburuan gerla du geia. Gerlarien gerla, bai eta ameena, esposena, emazte geiena, haurrena, hots! harmen, odolaren eta bihotzen gudu izigarriak.

        Segur Eskual-herriak izan goresle munduan agertu denetik. Bainan ez du naski hainitz izanen Montzonen heinekorik. Beharbada hemen gaindi bilduegi kausituko dute irakurlek olerki mota hori, zeren elhe nasaia eta ahopaldi luzea, hats handia maite baitugu kobletan.

        Bainan behin usatuz geroz, zer goxoa! Gora Montzon! Urrundik urbildik bezain maitagarri!

 

aurrekoa hurrengoa