 |
ASISTAR PRANTZISKO AITARI
Abesti batentzako itzak
Aintza ta gorapena
Prantzisko Aitari!
Aintza, Kriston irudi
bizi-gartsuari,
gurutzean Kristokin
gurutzetuari...!
Zuregana gatoz gaur
Aita biotz-bera,
otzez dardaraz dauden
usoen antzera,
elurretan bai dago
mundu-zabalera,
zure biotz gartsuan
kabia jartzera.
Il-zorian, ai!, otzez
zegoan mundua:
bañan eman zenion
laztan bat estua,
eta piztu zenion
biotzean sua...
Piztu, ai!, gugan ere
maitasun gartsua!
Kristokin gurutzean
egiz ziñan batu:
argatik illezkorra
Prantzisko, zera zu,
ta zure izen-dirdira
ez liteke itzaldu..
Aita! euskal-errian
bizi ta garaitu.
|
 |