NERE LAGUN-ZAR BATERI
Nitzaz osoro aztuta zaude...!
Badakit benetan:
ez dit ajolik, t'ez nau orrexek
arritzen, ziñetan.
Aurtzarotikan izango giñan
aizkide kutunak;
gazte giñala lotu ginduan
alkar-maitasunak...
Ta uskeri batez, lagun-zar, orain
gizonak gerala,
nigandik zure biotza aldendu
umeak bezala...!
Ai!, maitatzeko, alkar ezautu
bear da lenago:
Erleak, lorak ezautu-ezik,
eztirik ez dago.
Ez dezu nunbait, ezutu nere
barruan dagona...
Agun, lagun-zar...! Nigandik urrun,
izan zoriona.
Ateetan daukat beste lagun bat,
benetan laguna,
munduan norbait kutunik bada,
Bera, bai kutuna...!
Indartuko nau goizero Bere
Aragi t'Odolaz,
t'ez gaur, ez bihar, iñoiz aztuko
nitzaz ez da iñolaz.
Baña nigana berriz bazatoz
maitasun eskean...
beso-zabalik emen naukazu
Jesusen aurrean.
Gorrotorikan ez da jaiotzen
apaiz-biotzean
|