www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biozkadak
Luis Jauregi, «Jautarkol»
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biozkadak, Jautarkol (faksimilea). Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1975

 

aurrekoa hurrengoa

GAZTE ASKORENTZAT

 

Askok, ai!, askok esan oi dute:

        Gazte geran bitartean

egan-dagigun, mitxirrikak lez,

        atsegin-lore-tartean,

ta zartzaroan, joango gera

        negarrez Jaunarengana,

ta azken orduan emango digu

        bere pakezko laztana.

 

Bañan, ai!, asko deabruaren

        musua artuta il oi dira

ta berarekin besarkatuta

        betiko sartu illundira.

 

aurrekoa hurrengoa