 |
AINGERUTXOAK
—Esan, amatxo, zer da aingerua?
Nun daude aingerutxoak...?
galdetzen dio alargunari
besotan daukan aurtxoak.
Malko gozoaz estali dira
amaren begi urdiñak,
bere biotzan esnatu dira
oroipen maite-samiñak.
Besarkatzen du bere aurtxoa
estu-estu biotzean,
t'erantzun dio musu bero bat
luzaro eman ostean.
—Aingerutxoa zer dan, diozu?
Enetxu, ori galdera!
Aingerutxoa, ene kutuna,
aingerutxoa... zu zera.
|
 |