 |
BERGARAKO JESUS GURUTZETUARI
Euskal-Esnaleak 1926ean saritua
Atoz, Bergarara, atoz,
euskaldun zintzoa,
zugatik ia illean
ara or Jainkoa...
Atoz, gurutz-albora
negarrez gaxoa.
Besoak zabal-zabal
zure zai, begira:
bere lau zauri oiek
zuretzako dira...
Ia itzali da bere
begien dirdira...
Il baño len, ai Jesus!,
beira zure Errira.
Jesus, Zugandik urrun
ai!, ibilli gera,
kabitik iges dagin
txorian antzera...
Orain Zugana gatoz
Zure gurutzera...
Gure maitasun-kabi
beroa Zu zera.
Oñazez, ai!, josirik
gurutz latz orretan,
ta alare Aitarekin
gure alde izketan...
Iñork ez gaitu, Zuk lez,
maite ain benetan...
Gure biotzok gorde
Zure zaurietan.
Zugan bakarrik dago
zorion-eztia,
Zu zera-ta Zeruko
zorun-iturria...
Zugandik urrun, berriz,
itxaso nasia...
Asetu Zuk, ai!, gure
Zorun-egarria
|
 |