www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biozkadak
Luis Jauregi, «Jautarkol»
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biozkadak, Jautarkol (faksimilea). Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1975

 

aurrekoa hurrengoa

ANTZEKIA

 

Nere biotz-barruan, baratzatxo bat daukat,

        zitori bat bertan:

zitori au nik beste lore ederreneak baño

        maitego benetan.

 

Arrosa zuri-gorri jaioberriak ere

        badauzkat baratzan:

ementxe lore-ezarik ez degu izango, noski,

        datorren Maiatzan.

 

Jaunak bekigu garaiz, orain-arte bezela,

        euri t'eguzkia,

guzien zoragarri, ziñetan izan dedin,

        nere zitoria.

 

Usotegi bat ere, aspalditik badaukat

        nere baratzean:

bertan Uso zuri bat, beste usorik ez det nai,

        nere biotzean.

 

Uso onentzako nai det, usotegi osoa,

        baratza guzia,

t'onentzako bakarrik, ainbeste maite dedan

        nere zitoria.

 

Ez zaite, ai!, bertandik iñoiz, iñoiz aldendu,

        ene Uso maitea:

gaurtik beti izan zaitez, Zu bakarrik bertako

        Jaun eta Jabea

 

Usoa uxatu nairik, baratza-alboan dabil

        gau t'egun etsaia:

ez daki berak nunbait, aingeru bat detela

        nere baratzaia.

 

Ene baratzai ona! Eskutatik ez utzi

        ezpata zorrotza;

zitoria ta Usoa galdu baño, naigo det,

        naigo eriotza

 

aurrekoa hurrengoa