LORETI
Lokatz zikiñez josirik zegon bidetik
zikindu gabe nai zun igaro Loretik.
Lokatz-gañean an-or arriak ba dira,
«noan pilliki lokatz ta arriai begira»
esan, ta arturik bere eskuetan makilla,
abiatu zan zoriontasunan billa.
Amets gezurra... Zeru bidea, ai!, utzita
noruntz dijoa zerutar uso pollita...!
Egak izan-ta, zergatik egan ez egin?
Lokatz bide au, noletan zaio atsegin?
Ator gugana... entzuten nun bide ertzetik...
Ator...! zioten bideko lokatz tartetik.
Erantzun gabe, alde egin nuan mendira,
ta antxe egon nintzan pozez Zerurontz begira;
An ere laister jakin genduan berria:
«Etxean dago Loreti loiez josia».
Ara menditik orduan nere biotzak
zuzendu zizkan itz ezti baña zorrotzak:
Agur, ene illobatxo
Loreti maite;
ziñez zoriontsua
beti izan zaite
Zorionik —diozu—
emen ez dago:
ez unan, ai!, esaten
ori lenago.
Zorionik ez zegon
lokatz-bidean.
Badakin nun zegonan?
An, gurutzean.
Jaunak agertu zigun
bide orretan,
ez munduak uste dun
atsegiñetan.
Ire burua ukatu
ta gurutza artu,
Jesusekin piztu,
ta Zeruan sartu.
Zoriontsu izan nai den?
Orra bidea:
beste biderik ez den,
ene maitea.
Egizko zoriona
an, Goiko ura...
Ene illobatxu ona,
ene Loreti,
gaurtik Zerura
begira beti
|