www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biozkadak
Luis Jauregi, «Jautarkol»
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biozkadak, Jautarkol (faksimilea). Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1975

 

aurrekoa hurrengoa

GUSTAVO ADOLFO BACQUERRI

 

                        Bere «Rimas» liburua irakurri ondoren

 

Eguzkiraño ega-eiteko ega zendoaz

etorri ziñan lurrera,

mendi-buruko arkaitz-gañean kabia daukan

arranoaren antzera.

 

Bañan, ai!, goian egan-ein baño, naigo izan zendun

lorez-lore ementxe beran,

loretegian loretik-lore an-or dabillen

mitxirrika baten eran.

 

Argatik zure bertsoak, Becquer, mitxirrikaren

egoen antzeko dira:

polit-ariñak, bañan, ai!, autsa, mitxirrikaren

ego-autsaren dirdira.

 

Bañan ez dute zure bertsoak biotza usteltzen

Campoamoren antzera:

zure bertsoak, loreak dira, ta arenak, berriz,

lore-tarteko sugera.

 

Zoritxarraren beazun-miña edan zenduan

maitasunaren besotan:

ta zure miña, zure negarrak, biotz osoa

irauli zendun bertsotan.

 

Ta zure egoak, ego ariñak, erre zenitun

maitasunaren garretan,

t'egan-eiteko kemenik ezta, erori ziñan

bideko lokatz tartetan.

 

Antxen negarrez egin zenitun oraindik ere

negarrez dauden bertsoak:

argatik ainbat atsegin zaizkit, ta irakurtzean

ixurtzen ditut malkoak.

 

Bide zuzena galduta askotan ibilli ziñan

zorionaren usmoan,

bañan ez zendun zorionaren asnas gozorik

nabaitu zure ondoan...

Goiko Jaun onak orain eukiko al-zaitu, Becquer,

zorionaren kolkoan...!

 

aurrekoa hurrengoa