www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biozkadak
Luis Jauregi, «Jautarkol»
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biozkadak, Jautarkol (faksimilea). Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1975

 

aurrekoa hurrengoa

AMATXO BATI

 

Amatxo batek ikusten badu bere alaba

        kale-kalean mutillen batei elduta,

marrubiaren gorriz musua gorritzen zaio

ber'alabaren lizunkeriz arrituta.

 

Bañan musika jotzen danean ikusten badu

        bere alaba mutil batekin lotuta,

amari bere biotz xamurra beratzen zaio

        atsegiñezko pozaren pozaz urtuta.

 

Irakurlea, edo amatxok bururik ez du,

        edo ni nago arrunt benetan eroa:

bizkar-gañean burua dezun irakurlea,

        askatu zazu zeorrek korapilloa.

 

aurrekoa hurrengoa