 |
ITXAS BAZTERREAN
BIZITZA TA ERIOTZA
Euskal-Esnaleak, 1923gko. sariketan
lenengo sariz saritutakoa
Eguzkia iya illean
itsasoai musuka...
illunabarra...
Aitzak itsas-ertzean
astindutzen, orruka
itsas zakarra...
Txistuka eldu dira
arrai biziz beteta
itsas-ontziak...
Ori poza! Begira
kaian dantzan ume ta
gazte guztiak.
Kai bertatik orduan
lurrin-ontzi arroa,
jendez beteta,
txistuka, illun zijuan,
amets beltz bat lakoa,
Ameriketa.
Negarrez kai-aldera
zuzendurik begiak
ontzi gañean...
Baña ontzia aurrera...
Deadarka guziak
itsas-ertzean.
Ara, ontzi arroa
sartu da su ta garrez
itsas nasian...
Etxera andre gaxoa
kai-aldetik, negarrez
bide guzian.
Bestetzuk bitartean
kaian t'ontzian alai
dantzan t'ojuka...
Eguzkia iya illean
gorri-gorri itsasoai
azken musuka...
* * *
Ori bai bizitzaren
antza samiña...!
Bizitzari musuka
eriotz miña...!
Biotzaren kaiean
atsegiñ-ontzitxoa
sartzen danean,
itxaropen arroa
kaiatik arratsean
igesi doa
Zalekeri ta ametsez
beterik doa...
Urrutira ta gabez...
Ontzi gaxoa!
Biotzaren kaiean
gero iskanbilla
gogoa irten danean
atsegiñ billa...
Ta bitartean, berriz,
egi zorrotza,
bizitzari musuka ai!,
eriotza...
|
 |