ILLETA-ERESIA
Euskal-Esnaleak 1926gko. sariketan saritutakoa
Ia negarrez igotzen nintzan
kanposantura lenago:
orain billera txoroak baño,
kanposantura naiago.
Bakardadea orain naiago
dantza ta iskanbilla baño:
argatik pozez arratsaldero
noa kanpusanturaño.
Badakit orain nola ari illekin
ixil-ixilik izketan:
orra zergatik gizonagoa
len baño naizen benetan.
Adiskideak...! Ez egin negar
iltzen naizen egunean:
zergatik negar, gau gaitza jun-da
euzkia piztu danean?
Biotzez ta aoz otoitz beroak
egan bidali Zerura...
T'esan: Gaur il da Euskal-Erriko
olerkari gaxo ura.
Adiskideak...! ez egin negar
nere illobi bazterrean;
exeri t'egon ixil-ixilik
nekin izketa luzean.
Arrizko gurutz aundi bat baizik
ez nere gañean jarri;
eta lorerik zeren eskutan
aruntz netzat ez ekarri.
Bañan, ez kendu gurutz-alboan
jaioko dan untz-orria,
ta ez uxatu gurutz-gañean
kantari dagon txoria...
* * *
Nere illobiko gurutz
arrizkoa
esnatu arte zaindu
nere loa.
Salinillas de Buradón (Araba)
|