www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biozkadak
Luis Jauregi, «Jautarkol»
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biozkadak, Jautarkol (faksimilea). Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1975

 

aurrekoa hurrengoa

JESUSEN BIOTZARI

 

                        «Quis dabit mihi pennas sicut columbae...»

 

Egan dijoaz usotegirontz,

egan dijoaz usoak,

ta Zure Biotz-barrura doaz

maite zaituzten gogoak.

Beti irikita zabal-zabalik

usotegiko leioak...

ta Zure usotxo ego motz onek

ezin aruntz jo gaxoak...!

Ai!, onek ere, Jauna balitu

aiek dituzten egoak...!

 

Orduan, ziñez, lagako luke

errekaldeko zelaia,

ta ain maite duan oraingo bere

usotegitxo alaia.

 

Utziko luke, ziñez, alako

mirua dagon basoa,

ta paga-usoak bildu oi diran

mendiko iturritxoa.

 

Amaika bider Zure Usoekin

abiatu da Zugana...:

Ai!, ler eginda bela bidean

gelditu bear, au lana!

 

              * * *

 

Egan dijoaz Usotegirontz

egan dijoaz Usoak...

Ai!, onek ere, Jauna, balitu

aiek dituzten egoak...

 

aurrekoa hurrengoa