BAI ERRI GAXOA...!
Castilla-aldetik Euskal-Errira
natorren guzian,
naigabe illun bat sortzen zait beti
biotzan erdian.
Ai!, gure Euskera t'oitura zarrak
igesi dijoaz...
Bildur naiz laister ez ote geran
aztuko Jainkoaz.
Geok, Euskera t'oitura zarrok
uxatzen ai gera,
txori lapurrak garitik uxa
oi diran antzera.
Baña, zergatik? Zergatik ote,
ene Jaungoikoa?
Noletan ote nai degu galdu
gure izen zintzoa?
Euskal-Erria Euskerik gabe...
bai Erri gaxoa...!
Masti orritsu ederra baña...
matsik gabekoa,
Loretegian il eta agortu
dan iturritxoa...
|