 |
GURE ERRIA
Basetxe zuri
ta alaiak an-or
muño ta ibar zabaleran,
an-or larrean
etzanda dauden
arkume zurien eran;
mendi goi-goian
laño tartean
arrizko artzai-txabola,
ta mendi-zear
su-gurdi beltza
ke ta garra dariola;
etxe pilla bat
alkarren gainka
eleiz-nagusi ondoan,
umeak egon
oi diran eran
beren amaren alboan;
nun-nai jauregi
eta tximini
luzedun ola lantsuak,
ta tximiniok
baño gorago
gure eleiz zarren buruak.
T'erriok zaintzen,
artzaiak bere
artaldetxoa bezela,
mendi sendoak
beren tontorraz
ortzea jotzen dutela.
|
 |