Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Berrogoita seigarren Ikasgaia

PIZTEA

 

EGUN

      Berrogoi urte ditu Arana Goiriren heriotzeak. Geroztik, hunaindian edo haindian, jasan ditugun gerla mota guziengatik, erran dezakegu ez zaikula hilen eskualdungoa.

 

ESKUARA

      Gure mintzai xaharra ikusi dugu ala olerkariek ala idazlek amultsuki lantzen, jakintsunek ikasten edo erakusten.

      Olerkari edo koblakari handi zonbait: Elizanburu, Zaldubi, Lizardi, Oxobi, Orixe, Jauregi, Iratzeder;

      Idazle edo izkiriatzale handi zonbait: Hiriart-Urruti, Kirikiņo, Diharrassarry, Anabitarte, Agirre, Barbier, Etxepare, Lekuona, Zerbitzari, Saint-Pierre, Aitzol.

      Jakintsun ikasleak: Vinson, Schuchardt, Marr, Baer, Lafont, Saroihandi.

      Jakintsun erakasleak: Azkue, Urquijo, Campion, Arantzadi, Altube, Lacombe, Gavel, Lande, Lafitte.

 

EDERGINTZA

      Ikustekoak dira Butron, Xabier eta Arriagako jauretxe berriak; Uztaritze, Gazteitz eta Iruņako apezgaitegiak; Hazparne eta Orreagako kaperak; Donostia San Telmako Sert aipatuak egin marrazkiak eta bazterretan zonbat etxe eder, eskual moldean eraikiak.

 

JOLASAK (SPORTS)

      Lehengo Perkain, Kaskoina, eta Xilarren ondotik izan ditugu Modragones, Yatsa, Atano, Dongaitz, Xikito, Urruty eta bertze zonbat ez!

      Pilotariez bertzerik ere agerten zitzaizkun, ala aizkolari, ala palankari, ala borrokari, ala dantzari, ala kantari, ala xistulari, ala pertsulari.

      Pertsularietan lehen izan dira Etxahun, Otxalde. Xenpelar, Iparragirre, berriki Matxin, Ligueix, Basarri, eta bertze asko.

 

LEGE ZAHARRA

      Lege zaharraren alde muntadu da bazterretan asko batasun, beren agerkari eta kazetekin. Zorigaitzez ez dute denek beti kar bera ez eta xede bera. Haindian baziren Euskalzaindia, Eusko Ikaskuntza, Eskual Abertzale Alderdia bere langile eta laborari batasunekin; hunaindian Eskualzaleen Biltzarra, Menditarrak, Begiraleak.

 

ESKUALDUNAK

      Nork ez ditu ezagutzen gure margolari (peintres) aipatuenak: Zuloaga, Etxeberria, Salaberria, Arrue, Arteta, Kaperotxipi, Oņatibia, Olasagasti, Elizaga, Txiki, Garmendia?

      Gure soinulari jakintsunenak: Sarasate, Ravel, Gaiarre, Usandizaga, Eslaba, Garbizu, aita Donostia, Guridi, Olazaran?

      Gure jakintsun eta idazle handiak: Unamuno, Larre, Baroja, Lande, Etxegaray, Mendizabal, Barandiaran, Arantzadi, Ramon Gajal.

      Gure basatoki ikertzaleak: Abbadie, David.

      Garicoitz dohatsua, Berriotxoa eta Iribarne bi martirak; Europan edo misionetan ditugun 20 apezpikuetarik bat edo bertze.

      Nork bada ez ezagutzen Ameriketan den Eskualdun aipatu bat edo bertze, dela Irigoyen, dela Uriburu?

 

EZ UKO EGIN

      Bai, Eskualdunek erakutsi dute ez dela heien enda edo arrazaren ahala galdu; ez indarra ahuldu.

      Arbasoeri jarraiki behar zaizkote burua gora oraiko Eskualdunek ere, eta nahiago ukan behar dute berak hil, Eskual Herriaren suntsitzea ikusi baino.

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943