Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Berrogoita batgarren Ikasgaia

JAKINTZA

 

JAKINTSUNAK

      Baiona Haurraneko Duvergier apeza dukegu XVIIgarren mendeko eskualdun elizagizonetan argituena; bainan Jansenista zelakotz kalte handia egin zaukun (1581-1643).

      Baditugu ere orduko bi gerlagizon, Elizagarai Armendariztarra eta Beretarra Nabartarra; eta bi sendakin, Mixel Servet eta Joanes Huarte agertzeko on direnak.

 

IKASTEGIAK

      Ikastetxe aipatuak baziren Bergaran, Iruņan, eta Larresoron (1733); eta oraino handiagoak Iratxen eta Oņatin. Eskualdun frango      bazoazin bertzalde edo Pariserat edo Salamankarat edo Boloņerat eta berdin hango irakasle handi bilakatzen (Azpilikueta, Gazteitz, Erzilla, Larrea).

 

EDERGINTZA

      Muņatones, Loiola, eta Beltzuntzeko jauregiak, Lohizuneko jondoni Joaniren eliza eta Gazteizko San Frantsesena, Bergarako kurutzefika eta San Iņazio, Antxietaren eta Obraien lanak, horra mende heietako gure oroitzapenik ederrenak.

 

PIARRES AXULAR

      Hamazazpigarren mendeak eman dauku ere eskuara liburu ezagutuena: Piarres Axular-en Gero (1643).

      Piarres Axular 1572an sortua zen Urdazubin, 1596an apeztu Tarben eta geroxeago Saran erretor egon eta hil (1644).

      Bere Gero hortan erakusten du egitekoen geroko uzteak, egunetik egunera, biharretik biharrera luzatzeak zer kaltea ekartzen duen, bereziki arimentzat; bidenabar erraiten du ere eskuara bertze mintzaien bete badela eta ez balinbada erdara bezain trebe, Eskualdunek berek dutela hobena eta ez eskuarak.

      Hemezortzigarren mendean eskuara hobekienik erabili dutenak dira: Lapurdiko Etxeberri medikua, Gipuzkoako Larramendi, Mendiburu eta Kardaberaz hiru aita jesuistak.

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943