Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Seigarren Ikasgaia

HARRI AROA

 

HARRI-AROA

      Lehen gizonek harrizko tresnak erabiltzen zituztelakoan, harri aroa deitzen da heien mendea.

 

GOITI ARI

      Emeki-emeki, aitzur, aizkora, ezten, karraka eta mailu hobeak eginik; zakur, idi, ardi, zerri, asto eta bertze abereak hezirik, lur-lanari loturik, beren bizimoldea aberastu zuten arbasoek.

 

EDERGINTZA

      Frango goizik hasi zen gizona bere zeren edertzen: tresna, makil, untzi eta holako.

      Ixturitzeko ziloetan atxeman dituzte xirula bat, abere itxurak eta hezurrezko makilak, zirri-marra pollit batzuekin. Orduko gizonen lanak, hoik oro.

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943