|
Eskualdunak
Hogoita hamekagarren Ikasgaia BERJABETZEARI
LEHEN GUDAKETA Nabarrako errege dohakabeak onez onean nahi izan zuen behin bere erresuma bildu; bainan laster ohartu zen ez zela deus egitekorik. Orduan, Frantsesak lagun, Iruņarat buruz joan zen, ez ordea aski zalu: Espaņolek haren ohiltzerat edo kasatzerat jiteko aitzina ukan zuten.
BIGARREN BORROKA Ferrando errege ohoina hil zelarik (1513), berriz jazarri ziren Nabartarrak, Garaziz jabetu ere; bainan Villalba koronelak garaitu zituen Errokarin. Hor hartuak izan ziren Pedro Nabarra, Petri-Sanz Bereterra, Pedro Lakarra eta bertze asko buruzagi bihotzdun, Espaņolek basaki erabili zituztenak. Joanes Albretekoa Biarnon hil zen, Iruņan ehorztea galdatzen zuelarik (1516).
HIRUGARREN ASALDUA Espainiako errege berriak bere jabeari bihurtuko ziokeen Nabarrako erresuma, Espaņolek utzi balute; bainan hauk ez baitziren arras hortarik ari! Frantzia eta Espainiaren arteko gerla piztu zelarik, Iruņarrak asaldatu ziren hirugarren aldikotz: Albreteleo Henri bigarrena sartu zen bere hiri nausian; bainan gero Noaineko gudua galdu zuen eta Baxenabarrerat ihes joan behar izan.
AMAIUR Orduan Nabartar zintzoek azken gudu miresgarri bat erauntsi zuten, Amaiurko gazteluan. 1522ko uztailaren 19 arte berrehun gizonek iraun zuten, armada oso bati ihardoki nahiz, ez ziotela Nabarraren nausitsunari neholaz ere uko egiten ahal.
Eskualdunak |