|
Eskualdunak
Hamabigarren Ikasgaia FRANKOAK
GOTAK Lehenik Gotak zitzaizkigun agertu herriko mugetan; bainan ez ziren sartu ahal izan, eta Frankoek Espainiarat igorri zituzten oraiko Katalonian gaindi.
FRANKOAK Bainan Frankoak berak hor jarri gure iparrean, beti kexu, beti aiher, beti gose eta jauzkor.
GUDUAK Hasteko Xildebert gure lurretan sartu zen bi aldiz (536an eta 543an). Joan ere zalu! Ostrobald gure jaukitzerat (erran nahi baita: atakatzerat) zoalarik, Tolosaraino iragan gintzaizkion oldarrean. Geroxago haatik, gaitzeko borrokak erabili ondoan Teodebertekin, Eskualdunek onartu behar izan zioten buruzagitzat Jenial dukea (602). Hogoi urte gabe berriz samur ziren auzoekin. Karibertek garaitu zituen; bainan hura hil bezain sarri, Xuberotarrek Dagoberten aintzindari hoberena marruskatu zuten azkarki.
BASKONIA Azkenean, 660an, Eskualdun eta Akitaniarrek duke bera hartu zuten eta dukearen peko herria Bazkonia deitu. Orduan kasaila izigarri hek baratu ziren. Felitz izan zen lehen duke hura; 670ean Otso lehena, eta 710ean Odon izan ziren Bazkoniako buruzagi.
Eskualdunak |