Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Berrogoita bigarren Ikasgaia

BIZITZEA

 

LABORANTZA

      Ainitz etxe eta lur berri egin zituzten Eskualdunek hamazazpigarren mendean: jendea ere polliki emendatu.

      Ondoko mendean artoa eta lursagarra ekarri zituzten Ameriketarik.

 

HAZKUNTZA

      1774an helde tzar batek errausten ari baitzituen Lapurdiko azienda gorriak, tokiko arrazaren azkartzeko behi betroinak ekarrarazi zituen Baionako apezpikuak.

 

ARRAINTZA

      Utrexeko antolamenduek kalte handia egin zioten Eskualdunen arraintzari.

 

SAL-EROSPENAK

      Bidasoz haindiko eskualdunak gero eta gehiago hasi ziren Amerikarekin sal-erospenetan. Horri buruz muntatu zuten ere Karakaseko Biltzarra.

 

HERRIAREN LAGUNAK

      Gipuzkoan, bertze batasun batek, Herriaren Lagunen Batasunak, biziki aberastu zuen horko bizimoldea.

 

AMERIKETARAT

      Ameriketan Eskualdun batzu arras aipatuak dira. Zonbaitek hiriak edo herriak eraiki zituzten, hala nola Legazpik Manila (1569), Garaik Buenos Aires (1580), Zabalak Montebideo (1726), bertze batzuek bertzela ezagutarazi beren burua. Izenda ditzagun bakarrik Kattalin Erauso soldadosa, Lope Agirre mandila, Agustin Iturbide enperadorea. Bainan ez ziren bakarrak. Hemezortzigarren mendetik harat gero eta gehiago abiatu zen jendea Eskual Herritik Ameriketarat.

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943