|
Eskualdunak
Hamekagarren Ikasgaia BASATIAK
LAUGARREN MENDEAN Lau mendez bakean bizi izan ziren elgarrekin Erromanoak eta Eskualdunak. Gure xokoan uzten gintuzten gure ohidurekin, gurez gure, eta kaskoinetarik berex. Ordainez gerla zutelarik, baginoazkioten, lagun gisa, gudurat. Bainan lau eta bortzgarren mendetan, jende arrotz batzu iparretik jinik, leher egin zuen Erromanoen nausitasunak munduan.
BASATIAK Iparreko basati edo barbaro hek gizon handi batzu ziren: bilo gorri, begi urdin, ihiztari eta guziz borrokari hautak.
GURE ETSAIAK Eskualdunen etsai bereziak Gotak izan ziren lehenik, eta gero Frankoak: hiru mendez segurik gudua ez zen heiekin atertu.
Eskualdunak |