Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Bortzgarren Ikasgaia

ARBASOAK

 

ESKUAL HERRIA

      Gure lehen-lehen arbasoak etorri zirenean, oihan eta laparrez estalia zen gure herria.

 

ESKUALDUNAK

      Ez zen oraino nehor, ez gure herrian, ez auzo herrietan, lehen Eskualdunak huneratu zirelarik. Batzuek diotenaz Asiatik heldu ziren. Badu horrek gutienaz 60 mende.

 

BIZIMOLDEA

      Behin ibai bazterretan bizi izan ziren; gero harpe ziloetan. Arraintza eta ihizitik biltzen zuten janaria. Soinekotzat aldiz abere larruak zituzten.

 

SINESTEAK

      Iguzki, ilargi, iturri eta zuhaitzak jauresten edo adoratzen zituzten.

      Sorgin eta laminak baitan sineste osoa zuten.

      Ekaitzetako jainkoari Mari erraiten zioten.

 

OROITGARRIAK

      Beren hilez arta handia baitzuten, heien oroitzapen edo hobitzat bazituzten harrizko mahain zabal edo tregoharriak, eta lurrean xut sartu harriluzeak; orai hek ditugu lehen arbasoen oroitgarriak.

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943