Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Hamazazpigarren Ikasgaia

LEHEN URRATSAK

 

ENERO ARITZA

      Beraz Eneko Aritza, Sihiminoren semea Orreagako garailea zen.

      832an Aznar bere kusi edo askazia Jakako eskualderat igorri zuen. Aznarrek beltza handik haizatu-eta, Aragoiko konde-herria egin zuen.

 

NORMANDAR

      Aritza hil zen urtean (852), Adur ibaian gora Iparreko basalapur batzu Baionan sarturik, Iruņerat agertu ziren. Normandak zuten izena. Garzia lehena, Nabarrako erregea harrapaturik, 70.000 dukat kendu ziozkaten.

 

MUZA

      Geroxeago Nabartarrek Albelda hiria inguratu zuten, eta garaitu Muza aipatua, haren laguntzerat heldu zelarik.

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943