Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Hogoita zortzigarren Ikasgaia

NAHASKERIAK

 

EVREUXEKOAK

      Juana bigarrena Filipe Evreuxekoarekin ezkondu zen.

      Hauien seme Xarle bigarrenak soberaxko sudurra sartu zuen Frantziako zeretan: Gaixtoa deitu zuten.

      Aldiz Xarle hirugarrenak ontsa bidatu zuen bere erresuma. Horrek zituen eraiki Tafaila eta Erreberriko jauregi miresgarriak.

 

JOANES ARAGOIKA

      Xarle IIIa hil zelarik (1425), haren alabaren senarrak, Joanes Aragoikoak, bazterrak nahasi zituen.

 

BIANAKO ERREGEGAIA

      Emaztea hil zitzaionean, Joanes berriz ezkondu zen, eta bere semeari uzteko orde Nabarrako erresuma, ez zuena beretzat atxiki?

      Bianako erregegaiak bere zuzena galdatu zion aitari; bainan amaizunak preso eman eta pozoindarazi omen zuen.

 

BLANKA

      Gero Blanka, Xarle Bianakoaren arreba ere Baxenabarrerat igorri zuten; eta laster han hil baitzen, bere ahizpa bekaizti nahasia izan zuen ordain. Haatik aitak hiltzerakoan utzi zionean Nabarrako erresuma, hamabortz egun baizik ez zuen gozatu ahal izan, bera ere ordu-orduan hil baitzen (1479).

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943