Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Hogoita hamaseigarren Ikasgaia

ZABALKUNDEA

 

ITSASTURIAK

      Eskualdun itsasturiak aspaldidanik Rusian eta Flandesetan gaindi bazabiltzan beren sal-erospenentzat; bai eta ere Ipar Amerikan arraintzan.

      Bainan Kristofe Colomb italianoak Hego Amerikako bidea erakutsi zuenean, harat buruz abiatu ziren. Colomb ausartak berak ere asko lagun bazituen eskualdunak.

      Gipuzkoarra zen munduaren lehen itzulia egin zuena ere: Elkano, Getariako semea. Hiru urte eskas eman zituen bururatzeko (1519-1522).

 

ARGITZALEAK

      Itsasturien ondotik, bertze Eskualdun batzu bazoazin girixtino argiaren urrungo leihorretan pizterat.

      Oroz lehen aipa dezagun San Frantses Xabierrekoa (1506-1552). Etxekoak Nabarrako lehen buruetarik zituen. Bera omen handiko erakaslea zen. Denak utzirik Xinaren girixtinotzerat joan zen, harat gabe ainitz lan egin, eta bakartasunean hil.

      Bertze saindu eskualdun batek San Martin Loinazek odola ixuri zuen, Kristorentzat, Japonian.

 

JAKINTSUNAK

      Erresumen arteko zuzenlegea ikertu duen lehen gizona da menturaz Frantses Gasteizkoa (1480-1546). Vitoria deitzen ohi dute. Erakasle zelarik Salamatikan, Espaņolek Ameriketan gaizki zerabiltzaten jendaki gaixoen alde mintzatu zen goraki.

      Aipa ditzagun ere Martin Azpilikueta, San Frantsesen osaba; Ellande Oihenart Xuberotarra; eta Ixtebe Garibai Gipuzkoarra.

 

ESKUARA

      1545ean agertu zen eskuarazko lehen liburua. Beņat Etxepare Baxenabartarrari zor diogu. Geroxago Lizarragak eskuaralat itzuli zuen Testamentu Berria.

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943