|
Eskualdunak
Hogoita hamalaugarren Ikasgaia BIZIMOLDEA
BIZIPIDEAK Xampañako erregeri esker laborantza azkartu zen eta ontu Nabarran. Itsas hegian berriz bizipide berri bat emendatuz zoan: balearen arraintza. Ordu hetan Eskualdunak ziren baleazale bakarrak. Hortik beretik gain ona bazuten, eta bertzalde lan horrek bertze asko alarazten zituen: hala nola itsasuntzietako burdin eta zurgintza, edo untziekin berekin urruneko sal-erosketa. Baiona, Donibane, Donostia, Getaria eta Bermeo ziren gure arrain portu nausiak.
EDERGINTZA Orduko etxe edo eliza ederrenak ditugu Erreberriko jauregia, Xarle IIIak 1406an hasia, Baionako katedralea eta Iruñakoa; San Bladi eta Santa Graziko elizek ere badute begitarte.
JAKINTZA Nabarrako erregetan bizpalau izan dira biziki jakintsunak: Tibalt lehena (1201-1253),. Karlos Bianakoa (+ 1461), Margaita erregina (1492-1549).
SINESTEA Azkar zen sinestea gure herrian. Zernahi komentu bazen. Tibalt lehen eta bigarrenarekin ere, gure arbasoak kurutzadan izan ziren; Gipuzkoarrek berrogoita hamar untzi igorri zituzten Lepanteko gudurat, Turkoen kontra (1571). Bai eta osoki eskualdunak ditugu Eneko Loiola eta Frantses Xabier, hamaseigarren mendeko bi saindu handiak.
Eskualdunak |