|
Eskualdunak
Hogoita zazpigarren Ikasgaia ARROTZAK
XANPANAKOAK Santxo Indartsua hil zelarik (1234) haren iloba Tibalt Xanpañakoa sartu zen Nabarran errege. Enda edo arraza hortarik hiru errege izan ditugu: Tibalt lehena, Tibalt bigarrena eta Henri lehena.
KURUTZADAK Zazpigarren kurutzadan izan zen Tibalt lehena gure arbasoekin eta Tauro mendiko gudua irabazi zuten. Tibalt bigarrena Tunizerat joan zen bere aitaginarreba San Luisekin; bainan biak izurrite berak ereman zituen (1270).
NAHASMENDU Henri lehena 1274an hil baitzen, haren alaba Juana gaztexko izanki, nahaskeria gaitzak izan ziren Iruñan. Berehala Aragoiarrek begiztatu zuten eskual erresuma; bainan berek zituzten galdu zonbait hiri, gero Juanaren senarrak bihurtu baziozkaten ere.
FRANTZIAKOAK Filipe Frantziakoarekin ezkondu zen Juana Nabarrakoa, eta bi erresumek zonbait urtez errege berak ukan zituzten: Luis lehena, Filipe luzea, Xarle Karsoila. Bainan, gero, Frantsesek ez baitzuten emazterik nahi errege karguan, Juana bigarrena Nabarrako erregina izan zen bakarrik. Hortan bi erresumak berexi ziren (1328).
Eskualdunak |