Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Lehen Ikasgaia

BIZITEGIA

 

IZENA

      Eskualdunen sorterria Euzkadi edo Eskual Herria deitzen da.

 

MUGAK

      Iparrean Kaskoin Herria eta Bizkaiko Itsasoa, hegoan Gaztela, ekialdean Aragoia, mendebalean Asturiak, horra Euzkadiren oraiko mugak.

 

EREMUAK

      Huna haren eremuak, eskualdeka:

            Nabarrak: 10.506 km2

            Arabak: 3.044 km2

            Bizkaiak: 2.197 km2

            Gipuzkoak: 1.884 km2

            Baxenabarrak: 1.500 km2

            Xuberok: 817 km2

            Lapurdik: 777 km2

            Orotarat heldu baita: 20.725 km2

 

AROA

      Gure herriko aroa baino hoberik ez dezakegu aise asma: neguan elur poxi bat; udan bero gogor zonbait; bainan udaberrian ala udazkenean, hego luze xoragarri batzu, artetan euri uhar gozoekin.

 

ITSASBAZTERRA

      Baionako barratik Bilbokoraino doa eskual itsasbazterra. Bi lur adar handi baditu: Iger eta Matxitxako; golko eta ere hondartza edo plaia frango.

 

MENDIAK

      Pireneak deitzen dira gure herriko mendiak. Bi alderditan ezartzen dute Euzkadi; ez ordea askok uste duten bezala. Pirene mendien bizkarrezurra ez doa Santa Grazitik Hendaiarat, Frantzia Espainiatik berexiz; bainan Santa Grazitik Bilborat, haindian utziz Nabarra eta Araba, hunaindian jarriz bertze Eskualerriak.

      Huna zoin diren kasko gorenak: Ahuñamendi (2.500 m.) eta Orhi (2.016 m.) Xuberon; Ahadi, Irati, Andia eta Urbasa (1.530 m.) Nabarran; Haia eta Larrune Lapurdin; Aitzgorri (1.544 m.) eta Ernio Gipuzkoan; Gorbea (1.538 m.) Bizkaian; eta Elgea (1.447 m.) Araban.

 

IBAIAK

      Pirene mendien gainetik behatu eta, bi ixurki dituzte gure herriko ibaiek: batzuek Bizkaiko Itsasorat, bertzek Ebro ur handirat.

      Nabarra eta Arabakoak Ebrorat doatzi (Arga, Ega eta Aragoia).

      Bertzeak oro itsasorat, edo Adur ibaian barna (Mauleko uhaitza, Biduze eta Errobia), edo beren bide (Bidasoa, Urumea, Oria, Urola, Deba, Artibai eta Nerbion).

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943