|
Eskualdunak
Hamahirugarren Ikasgaia GOTAK
HEGOALDEAN Hego aldean ere, Gotak Espainian nausi izan zireno, urte dorpeak iragan zituzten Eskualdunek.
BORROKAK 581ean Leobigildek hartu zuen Arabako hiri nausia: Gazteitz; 612an berriz Sisebutek Errebera, Nabarran. Bainan Eskualdunek ordaina bihurtu zioten: hala nola 653an, Rezezbinden kontra Froia jazarri zelarik, hunen alde jarriz eta Goten erresuma odol eta sutan emanez.
VANBA Guduka bortitzenak Vanbarekin izan zituzten, 672an: Iruņa ere galdu zuten. Ez beharrik hainitz urterentzat. Ezen badakigu Rodrigo erregea hiri hori berriz bildu nahiz ari zela, Afrikatik jautsi zitzaizkolarik etsai ikaragarrienak: Moroak (711).
Eskualdunak |