Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Bederatzigarren Ikasgaia

ERROMANOAK

 

BAKEAN

      Behinik behin bakean bizi izan ziren Erromanoak Eskualdunekin.

      Hauk beren mendietan zauden zoriontsu. Ezkurrezko ogia zuten; jakitzat ahunzkia; edaritzat ura eta noizean behin arnoa, hala nola etxekoz etxeko egiten zituzten bazkarietan. Jantordu hauietarik landa, laket omen zitzaioten xirula joz dantzan artzea.

      Soineko, zaia beltz larruzko edo ilezkoak zituzten gizonek; aldiz emaztek lilikatuak. Usaian biloak luze eta harro zerabilzkaten; bainan gudurako, kopeta lotzen zuten.

      Gauaz, ilargi xuritarat goresten zuten Urtzi beren jainko aizun edo jainko faltsua.

      Gaixtaginak herriz kanpo harrikatzen ohi zituzten.

 

KALAHORRA

      Jesus sortu aintzineko 70garren urtean, Sertorius aintzindaria bere Erromako buruzagieri oldartu zen, eta Eskualdunek hunen alderdia hartu. Erromanoek Nabarrako Bazkondarren hiri nausia, Kalahorra, inguratu zuten. Luzara, goseak meneratu zituenean, etsaiari amor ez nahiz eman, gure arbasoek su eman zioten hiriari eta berak han erre.

 

KANTAURIAN

      Orduan Bazkondarrak eztitu baziren ere, Eskual Herri iparreko Kantabreak ez bide zauden arras geldirik. Ezen heien hezteko ez zitzaioten nornahi agertu. Jesus sortu aintzineko 20ean, ordukotz Erromanoek Espainia, Galia (erran nahi baita Frantzia) eta mundua beretuak baitzituzten, heien buruzagia berbera jin zen, handi-handia. Gerla izigarri bat jasan ondoan, bakea ardietsi ginuen; bainan ere, odolaren gostuz, gure mintzai eta ohidurak atxiki guk, gure auzo guziek berenak galtzen zituztelarik.

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943