Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Bigarren Ikasgaia

BIZITZALEAK

 

HERRIAK

      Zazpi Eskual Herri edo eskualde ditugu: Baxenaharre, Lapurdi eta Xubero, Frantziak dauzkanak; Nabarra, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, Espainiaren meneko direnak.

 

MINTZAIREA

      Eskuara mintzatzen da orotan, salbu Nabarra eta Araba erditsutan harat.

 

HIRIAK

      Huna Eskual Herriko hiri aipatuenak: Lapurdin: Baiona, Biarritze eta Donibane Lohitzune; Baxenabarren: Donapaleo eta Donibane Garazi; Xuberon: Maule eta Atarratze; Nabarran: Iruņa, Tudela eta Lizarra; Araban: Gazteiz eta Amurrio; Bizkaian: Bilbao, Bermeo, Ondarroa eta Gernika; Gipuzkoan: Donostia, Tolosa eta Eibar.

      Eskualdunen apezpikuak Baionan, Iruņan eta Gazteizen daude.

      Gobernuen gizonak Baionan, Donapaleon eta Maulen dira Frantziako; Donostian, Bilbaon, Gazteizen eta Iruņan Espainiako.

 

JENDATZEAK

      Huna berriz Eskual Herrien jendatzeak:

            Nabarrak: 350.000 arima

            Arabak: 100.000 arima

            Bizkaiak: 410.000 arima

            Gipuzkoak: 270.000 arima

            Baxenabarrek: 35.000 arima

            Xuberok: 25.000 arima

            Lapurdik: 110.000 arima

            Orotorat heldu baita: 1.300.000 arima

      Ontsalaz, munduko Eskualdun guzien kondatzeko behar ginituzke hartu Eskual Herritik kanpo, berezki Ameriketan ditugunak (Kanadan, Kalifornian, Chilen eta Argentinan).

      Eskualdun odola dutenak kondatuz, sei edo zazpi miliunetarat hel gintazke.

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943