Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Hogoita seigarren Ikasgaia

KASAILAK

 

GIPUZKO ETA NABARTAR

      Elgarrenganik berexi orduko, elgarren arteko gerlak ukan zituzten Eskual Herriek.

      Bereziki ahalgegarriak zaizkigu Gipuzkoar eta Nabartarren arteko kasailak.

 

ONAZ ETA GAMBOA

      Gipuzkoan berean zer kalteak ez zituen egin Oņaz eta Gamboa bi andanen bekaizgo itsusiak.

 

BEAUMONTES ETA AGARRAMONTES

      Nabarran berriz bi alderditan jarriko da jendea: Bomontes eta Agarramontes; ororen buru, gatazka hoiek berek arrotza lagunduko dute erresuman nausitzen.

 

LAPURDIN

      Lapurtarrek sekulako ixtorioak ukan zituzten Baionesekin, bainan azkenean irabazi zuten.

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943