|
Eskualdunak
Hogoita hirugarren Ikasgaia BARRAIATZEN
ERRIBERA Haste hartan, Eskual Herri guzia meneko zaukan Garzia seigarrenak. Bainan laster orotarik lotu zitzaizkon etsaiak. Lehenik Gaztelarrek Erribera galdegin zioten Zaragozan truk; bainan bat ukan-eta, bertzea ere atxiki.
LAPURDI 1150ean, Garzia VIa hil zenean, Lapurdi Akitaniako dukearenganat itzuli zen. Santxo seigarrenari jakintsuna erraiten zioten. Erriberaz berriz nausitu edo berjabetu zen 1160an; bainan 1179an berriz dena galdu zuen. Santxo hori 1194an hil zen.
ARABA ETA GIPUZKOA Santxo zazpigarrena Afrikan zelarik, Espaņol guziak oldartu zitzaizkoten Ezkualduneri. Hasteko, 20 gaztelu hartu zauzkiguten. Gero Araba beretu zuten, Gasteiz hiriak setio luze bat jasanagatik (1200). Urte berean Gipuzkoa ere bildu zuten. Bainan Gaztelako erregea onarturik ere, Arabak eta Gipuzkoak beren nausitasuna begiratu zuten.
NABAK Halere, irain edo laido hoik oro ahantzirik, Santxo Indartsuak Gaztelako erregea lagundu zuen Moroen garaitzen. Hari esker zuten girixtinoek irabazi Nabetako gudu izigarria (1212): Orduan Nabartarrek puskatu baitzuten etsaiak mugarrietan ezarri zuen gate lodia, geroztik Nabarrako erredolak gateak ekartzen ditu.
Eskualdunak |