|
Eskualdunak
Berrogoita bortzgarren Ikasgaia ARANA GOIRI
NOR ZEN Sabin Arana Goiri 1865ean Bizkaian sortu zen, Abandon. Karlista seme, Espaņolek herritik haizatua, Uztaritzen eta Baionan egon zen zonbait urtez 1874ko gerlatik lekora. Gero etxerat itzuli.
HAREN GOGOA Gazterik ohartu zen bere sorterriaren manera hitsari: arrotz odola, arrotz mintzaia, arrotz gogoa, Jainko batere gabeko bizitze hutsa orotan nausitzen ari, Eskual Herria ez zelakotz bat eta berejabe.
HAREN LANA Berehala agerkari eta mintzaldietan herritarreri erakutsi zioten Eskual Herria edo Euzkadi zutela beren Aberri bakarra, oroz lehen maitatu behar zutena. Hori sinesten zutenekin lanari lotu zen Jainkoa eta Lege Zaharraren alde. (J.E.L.).
HERIOTZEA Preso ezarri zuten Espaņolek, halako Eskualdun zintzoa. Osagarriak ez baitzuen lagundu, hortarik hil zen Arana Goiri, 1903ko hazilaren 25ean; 38 urte zituen. Errana baitzuen nahiago zuela bera hil ikusi baino sorterriaren suntsitzea, Arana Goirik herriarentzat galdu duelarik bere bizia, piztu da Eskual Herria.
Eskualdunak |