|
Eskualdunak
Berrogoigarren Ikasgaia XVIIIgarren MENDEA
ERREGEAK Bidasoaz hunaindiko errege izan ziren hemezortzigarren mendean: Luis XVa (1715-1774) eta Luis XVIa (1774-1793). Haindian berriz: Filipe VIIa (1700-1746), Ferrando IIa (17461759), Karlos VIa (1759-1788) eta Karlos VIIa (1788-1808).
GERLA 1700ean Espainiako erregeak Frantziakoaren ilobasoari utzi izion bere erresuma. Hortarik gerla piztu zen, eta Eskual Herrietan harat-hunat ibili ziren armada osoak. Utrexeko hitzarmen artino iraun zuen gerla luze horrek (1715).
XUBERON Bazakiten ordu heietako Eskualdunek beren zuzenen zaintzen. Xuberotarrak bietan segurik jazarri zitzaizkon Frantziako erregeri: behin Beņat Goienetxe, Matalas erraiten zioten apez aipatuarekin, eta 1674an berriz zerga batzuen gainetik. Hola-holako zerbaitengatik asaldatu zen ondoko mendean Hazparneko jendea ere.
BIZKAIAN Alta bada Bizkaitarrek ere ez zioten amor emaiten beren erregeri: ez zuten onartu ez gatzaren zerga emaitea (1631), ez zerga mugen Ebrotik Bidasorat aldaratzea (1717), are gutiago beren herritik kanpo gerlarat joaitea bertzeentzat (1804).
Eskualdunak |