|
Eskualdunak
Hogoita bortzgarren Ikasgaia PUSKETAN
ESKUAL HERRIAK Hamahirugarren mendeaz geroz, gure hutsen eta bertzeen hisiarengatik, gure Herria desegina eta zatitua dugu. Halere orduan, zati bakotxak, eskualde bakotxak, ala berez berean ala bertze herri bati zatxikola, bazaukan oraino bere nausitasuna.
NABARRA Nabarra lehen bezalako erresuma bat zen, bere erregearekin; bainan anaietarik berexia eta, errege arrotzen menean, errekarat zoana.
BIZKAIA Bizkaiak ez zuen nehori deus galdatzen, bere Jaun eta Batzar berezieri baizik.
GIPUZKOA ETA ARABA Gipuzkoak eta Arabak Gaztelako errege onartzen zuten, bainan esku guti uzten zioten: bakotxak beren Biltzarrak bazituzten.
LAPURDI ETA XUBERO Lapurdi eta Xubero hiru mende egon ziren Inglaterrarekin, frango ontsa elgar aditzen zutela, gure arbasoak haizu baitziren beren auzien berek xuritzerat.
Eskualdunak |