|
Eskualdunak
Hogoita bederatzigarren Ikasgaia BERTZETAN
BERTZETAN Lapurdin 1367an ziren bururatu Baiones eta Lapurtarren arteko aharrak. Geroztik bakea zuten. Bainan 1450ean Frantsesek igorri zuten Gaston Biarnokoa Angelesen hortik kentzerat. Beren zuzenak begiratzekotan, Lapurtarrek onartu zuten Frantziako erregea Aiharreko hitzarmenean.
XUBERON Lapurdirekin batean Angelesek Xubero ere galdu zuten; bainan Frantsesak eskualde hau Nabarrari utzi zion, ixtant bat bederen.
BIZKAIAN 1379an Joanes hirugarrena zen Bizkaiako Jauna. Gaztelako erregearen ondore izanez, horko errege bilakatu zen, eta orduz geroz, Gipuzkoak eta Arabak bezala, Bizkaiak ere Gaztelako erregea ukan zuen nausitzat.
Eskualdunak |