|
Eskualdunak
Berrogoita hirugarren Ikasgaia NAHASMENDU
1789an Frantzian hasi zen nahasmenduak kalte gaitzak egin ziozkaten hunaindiko Eskual Herrieri: lehenik beren nausitasuna galarazi; gero apezeri eta erlisioneari basaki oldartu; azkenekotz, herri osoak hustu, eta herritarrak herriz kanpo igorri. Hori zuten asmatu eta obratu Pinet, Cavaignac eta bertze kaskoin tzar batzuek gure herri maitean. Orduan Ixturitzeko Frantxoa Dardan dohatsua sarraskitu zuten Pariseko gorriek (1792): apez saindu hori Larresoroko ikastegian buruzagi izana zen.
GERLA Gaineratiko, gerla piztu zen Espainiarekin; beharrik ez baitzuen iraun (1795).
NAPOLEON Geroxeago, Napoleonen gerletan, omen handiko gizonak izan ziren Harizpe marexala, Pellot itsaslapurra, Txurruka eta Dalbarade itsasturiak.
GERLA BERRI Ordu arte, Napoleonen alde izanak ziren Espaņolak; bainan 1808an, beren erregea Baionara jinarazirik preso hartu ziotenean, kexatu ziren. Haren azken soldadoa beren erresumatik haizatu artino ez zioten barkatu. Eskualdunen aintzindariak gerla hortan Krutxaga, Xabier Mina eta Galduroz izan ziren. Hondarrean, Frantsesak ihesari eman zirelarik Espaņol eta Angelesen aintzinean, gudu bortitzak izan ziren Gasteizen, Mugarren eta Garruzen (1813-1814).
Eskualdunak |