|
Eskualdunak
Hamaseigarren Ikasgaia ERREGETASUNA
ERREGE SAILA Eneko Aritza hautatzetik Santxo Azkarraren heriotzeraino (824tik 1234rat) baditugu 17 errege eskualdun.
ERRESUMA Nabarrako errege hoietarik gutiz gehienek meneko zituzten Eskual Herri guziak: Nabarra, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Lapurdi eta Xubero; Baxenabarre Nabarrari zatxikola.
ERREGE Lehen erregea hautatu zutelarik arbasoek, Orreagan, gerlako aintzindaritako zuten. Ondoan ere, gerla izan zen gure erregeen egiteko larriena: batean Moroen, bertzean Espainiako edo Frantziako etsaien kontra. Bertze zeretan, erregek behar zuen herriko zaharren erraneri jarraiki.
HERRITARRAK Eskual Herrian ez zen herritarren arteko mailarik. Errege arrotzeki geroxeago egin badute, denik ere Nabarran, zerbait berexkuntza, bertze eskualdetan, beti orok zuzen edo eskubide berak zituzten.
JABEGOAK Hiru jabego mota baziren: norberarena, herriarena, eta erregerena. Bainan arrotzaren den mendreneko nausitasunik ez zezaketen herrian jasan, gure arbasoek.
Eskualdunak |