Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Hogoita hemeretzigarren Ikasgaia

XVIIIgarren MENDEA

 

ERREGEAK

      Frantzia eta Nabarrako errege izan ziren hamazazpigarren mendean: Luis XIIIa (16101643) eta Luis XIVa (1643-1715).

      Espainia eta Goi Nabarrako berriz: Filipe Va (15981621) Filipe VIa (1621-1665) eta Karlos Va (1665-1700).

 

SORGINAK

      Hamazazpigarren mendean, gaitzeko sorginkeriak gertatu ziren Lapurdin. De Lancre deitu gizon zozo batek hilarazi zituen sorgin gisa zernahiko jendeak, apez eta emazte. Azkenean Etxauz Baionako apezpikuak zuen geldiarazi.

 

AHARRAK

      Geroxago Lapurdi guzia bi aldetan jarri zen: batzu sabelgorri, Senpereko jaunaren alde; bertzeak sabelxuri, Urtubiakoaren. Sabelgorriak ziren nausitu (1656), bainan Lapurtarren eskubideak ttipitu zituen Frantziako erregeak.

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943